No se ha podido activar Disqus. Si eres moderador revisa nuestra guía de solución de problemas.

Xabierius Atxursson • Hace 7 años

Erabaki eta ekintza tamalgarria Pablo Berastegi kultur hiriburutzako zuzendari nagusiak eta Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak egindakoa: autozensurarena!

Ukatu ezin diren zenbait errealitate gatazkatsu ukatzen saiatzen dira: Nafar/Euskal Herrian pairatzen dugun gatazka politiko historiko eta kronikoa.

Gatazka politiko horren ondorioen artean terrorismoAK daude eta hauerk eragindako biktimena. Alde batetik ETArena, --modu ofizialean estatu espainol eta frantzesak onartzen dutena eta bakarra. Bestaldetik estatu espainolena eta frantzesarena, lehenengoarena batez ere, modu zuzenean segurtasun indarrek eragindakoa (guardia zibila + polizia nazionala) eta modu parapolizialean/paramilitarrean, hau da modu ezkututan, eragindakoa (AAA, Cristo Rey, BVE, GAL). Hedabide espainoletan, --oso modu agerikoan Madrilgo kobazulo nazional-katoliko mediatikoan! lehenengoa magnifikatu egiten da eta bigarrena isil eta desager arazi.

Hori nahiko ez eta ETAko terrorismoaren biktima elkarte desberdinak, PPk sortu eta bultzatutakoak, estatu espainoleko "n"-garren botere faktiko eta lobby boteretsu bihurtuta, ETAko biktimak santifikatu eta ETAko biktimarioak deabrutu, hiperkriminalizatu egiten ditu.

Testuinguru horretan Pablo Berastegi kultur hiriburutzako zuzendari nagusiak (kultur teknikaria) eta Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak (PSE-EEko politikari espainolista) erabaki politiko bat hartu dute eta autozentsura aplikatu. Honek gauza asko uzten ditu agerian eta guztiak negatiboak! Hasteko estatu espainoleko hedabide nazional-katolikoei dieten bildurra; aurrekoari lotuta ETAko terrorismoaren biktima elkarteei dieten izu mediatikoa; kuraia falta Nafar/Euskal Herrian eman den eta orandik ematen diren gatazkak, --politikoak, zuzenbidekoak, kulturalak, linguistikoak, sozialak, historikoak eta habar, diren bezala erakusteko; prebarikazio politikoa Denis Itxasoren eskutik eta bere aurreiritzi politiko espainolisten inposaketa lotsagabea; errespetu falta kultur komisario lantaldeak eginiko lanari, zeina aurreiritzi politikorik gabe osatu den ikuspuntu anitz eta tekniko-kultural batetik, hau da profesinaltasunetik! Amaitzeko, Nafar/Euskal Herrian talka asko daude euskalduntasun eta hispanitate eta galizismoaren artean, horien artean hizkuntzazkoa eta kulturala. Donostiako hiriburutza kulturalak nire ustez guzti horiek erakutsi behar ditu, hori gure eguneroko ogia direlako, errealitate berdaderoak direlako! Laburrean: eseki itzazue euskal presoek eta iheslariek egindako lanak, nazioarteko erakuslehioan zatar paperak itsusiak baitira oso!